Irudi ona eman arren, galdu egin du Gipuzkoa Basketek

Ohorezko Mailan IDk-k garaipena lortu du Bembibren; Gernika, aldiz, esku hutsik itzuli da Valentziatik

2020ko irailaren 20a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Gipuzkoa Basketek porrotarekin ekin dio ACB ligari. Donostiako taldeak 70-86 galdu zuen Real Madrilen kontra. Miraria behar zuen Marcelo Nicolaren taldeak garaipena lortzeko, Real Madril ligako talderik ahaltsuenetakoa delako. Ondo eutsi zion lehen zatian, eta 41-41 joan ziren atsedenaldira. Baina bigarren zatian bisitariak aise nagusitu ziren.

TD Systems Baskoniak, bestalde, gaur izango du ligako lehen partida, Buesa Arenan (18:30). Txapeldunak ondo hasi nahi du ligako ibilbidea. Baina ez du aurkari xamurra: Valentzia. Jaume Ponsarnauk dezente eraberritu du taldea, eta Derrick Williams eta Klemen Prepelic fitxatu ditu, besteak beste. «Ilusio handiarekin gaude, baina jakitun gara ez dela denboraldi erraza izango. Jokalariei argi esan diet: saskibaloiaz gozatu behar dugu», adierazi zuen Dusko Ivanovicek.Baskoniako teknikaria gustura da osatutako taldearekin. «Uste dut aurreko sasoian baino kanpoko joko ahaltsuagoa dugula. Pazientziaz jokatu behar dugu».

Espainiako Ohorezko Mailan, IDK Euskotrenek hamaika puntuko aldeazirabazi zion Embutidos Pajarieli: 65-76. Lointek Gernika Bizkaiak, berriz, ezin izan zuen Espainiako Superkopan egin bezala, Valentzia mendean hartu. Mario Lopezen taldeak 64-52 galdu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.