Tubos Reunidos baikor, galerak handitu arren

2019ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
AMURRIO. Tubos Reunidosek 13,3 milioi euro galdu ditu urteko lehen hiru hilabeteetan, iaz epe horretan baino 4,7 milioi gehiago. Salmentak %14 txikitu ditu, 69,6 milioira arte, eta EBITDA emaitza operatibo negatiboa izan du (-4,8 milioi). Urte hasiera «zaila» izan arren, mezu positiboa zabaldu nahi izan du Amurrioko enpresak, urteak aurrera egin ahala emaitzek hobera egingo dutela uste baitu. Izan ere, petrolioaren prezioa berriro gora egiten ari da, eta, horren ondorioz, atzeratutako inbertsio batzuk egiten ari dira petrolio konpainiak. Horrela, 2019ko bigarren hiruhilekoa 104 milioi euroren eskari zorroarekin hasi du enpresak, 2018 amaieran baino 32 milioi gehiagorekin.

Gainera, Tubos Reunidosek jakinarazi du aurki itxiko duela taldearen zorra (233,5 milioi euro) bankuekin berriro finantzatzeko akordioa. Apirilean, PwC auditoreak zalantzan jarri zuen enpresaren iraupena, zorrak bere epean ordaintzeko arazoak zituelako. Enpresako ehunka langile lanaldi murriztuarekin daude urte hasieratik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.