Bera Berak ezin du huts egin gaur Ro'Casaren pistan

Elke Karsten, jaurtitzen.
Elke Karsten, jaurtitzen. M. ANDRES / FOKU

Berria -

2018ko urriak 12
ESKUBALOIA. Liga hasi besterik ez da egin, baina Super Amara Bera Berak berriz ere txapeldun izateko asmoan partida erabakigarria jokatuko du gaur Kanaria uharteetan (Espainia), Ro'Casaren aurka (22:00). Erabakigarria, Espainiako Liga irabazteko lehian aurkari zuzena baita Ro'Casa, eta erabakigarria, Donostiako taldeak jada partida bat galdu duelako beste kontrario zuzen baten aurka, Atletico Guardesen kontra. Horren ondorioz, sailkapenean haren atzetik dago Imanol Alvarez entrenatutako taldea. Lider da Galiziako taldea, bederatzi punturekin —partida bat gehiago jokatu du—, eta hura baino hiru puntu gutxiago dituzte Bera Berak, Aula Valladolidek, Ro'Casak eta Malagak —azken horrek lehia bat gehiago jokatu du—.

Berri onak izan dira jokatu aurreko egunetan. Izan ere, Judith Sans eta Silvia Arderius osatu egin dira, eta gaur jokatu ahal izango dute. Nahiz eta oraindik sasoi betean ez egon, taldeak asko eskertuko du haien ekarpena, biak ala biak funtsezko jokalariak baitira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna