Navarro: «Indartsu sentitzen naiz PSC gidatzen segitzeko»

2014ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Aspaldiko emaitzarik txarrenak jaso ditu PSCk. Katalunian beti irabazi izan ditu alderdi horrek Europako Parlamenturako bozak, 1994koak izan ezik. Hala ere, han ez dute ez-ohiko kongresurik egingo. «Errespetuz» hartu du Pere Navarro PSCko idazkari nagusiak Alfredo Perez-Rubalcabaren erabakia, baina Nazio Kontseilua egingo dutela iragarri du, eta ez duela asmorik alderdiko zuzendaritza aldatzeko. «Indartsu eta animoz sentitzen naiz PSC gidatzen jarraitzeko». Izan ere, Navarroren esanetan, alderdia berritzeko bidea hartua dute dagoeneko. Besteak beste, gogora ekarri du beraiek proposatu zutela, soberanisten gorakada ikusita, Espainiako Konstituzioa aldatu eta estatu federalagoa ezartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.