Koronabirusa

16-29 urte artekoei lehen txertoak, heldu den astean

Txertoa jartzen. JON URBE / FOKU.
2021eko uztailaren 13a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Heldu den astean hasiko da Osakidetza 16-29 urteko gazteei COVID-19aren aurkako txertoak jartzen. Joan den ostiralean jarri zuen martxan gazteek txertoa jartzeko ordua hartzeko sistema, eta itxaron zerrenda bat antolatu behar izan zuten eskari guztiei erantzuteko. Izan ere, ostiralean bertan 78.000 gazte inguruk hartu zuten ordua, eta asteburuan kopuru hori handitu egin da. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduiren hitzetan, txertoa hartzeko aukera gazteen kolektiboari zabaltzea «oso arrakastatsua» izan da; pozik dago izandako erantzunarekin. Oroitarazi du oraindik ordurik hartu ez duten gazteek irekia dutela aukera abuztuaren bukaera bitartean, Osakidetzaren webgunean.

Sailburuak joan den astean argi utzi zuen txertoak iritsi ahala joango direla gazteei dosiak jarriz. Astia beharko da eskari guztiak erantzuteko, eta ezingo da egun batetik bestera egin. Adin tarte zaharragoko guztien txertaketa prozesua oraindik ez da bukatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.