Eutanasiaren legea atzera bota dute Portugalen

2021eko martxoaren 17a
00:00
Entzun
LISBOA. Portugalgo Auzitegi Konstituzionalak behin-behinean atzera bota zuen eutanasia despenalizatzeko legea, herenegun iluntzean, «zehaztu gabeko» kontzeptuak erabiltzeagatik. Hamabi epailetatik zazpik aurka bozkatu zuten.Hala ere, auzitegiko presidente Joao Pedro Caupersek azaldu zuen eutanasia ez dela konstituzioaren aurkakoa, eta aurrerago halako lege bat onartzeko prest agertu zen, moldaketak eginez gero.

Portugalgo Parlamentuak urtarrilean bozkatu zuen eutanasia despenalizatzearen alde. Erabakia Marcelo Rebelo de Sousa presidenteak berretsi behar zuen, ordea, eta Auzitegi Konstituzionalera bidali zuen hark, zenbait terminok zalantzarako tartea uzten zutela iritzita. Argudio horrekin bat egin zuen auzitegiak. Horrenbestez, berriz ere parlamentuari dagokio lege proiektu bat garatzea, ondoren onartu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.