Suediako lehen ministro izendatu dute Ulf Kristersson

Koalizio gobernuan lagun izango ditu demokristauak eta liberalak, eta SDko ultraeskuindarrak kanpotik

2022ko urriaren 18a
00:00
Entzun
STOCKHOLM. Suediako Parlamentuko kideek Ulf Kristersson izendatu zuten atzo lehen ministro. Izendapenaren osteko prentsaurrekoan, Kristerssonek esan zuen «umiltasunez» beteko duela postua, eta ohartarazi zuen Suedia eraldatzeak «luze» joko duela.

Kontserbadoreak alde gutxirekin lortu zuen garaipena; 176 boto jaso zituen alde, eta 173 aurka. Hala, agintean lagun izango ditu demokristauak, liberalak eta SD Suediako Demokratak alderdi ultraeskuindarra. SDko buru Jimmie Akesson konforme agertu zen gobernuaren eraketarekin, eta adierazi zuen «eragin esanguratsua» izango dutela. Ezkerreko alderdiek, ordea, ez dute begi onez ikusi gobernuaren osaketa. Lena Hallengren sozialdemokrataren ustez, gobernua «ahula eta hauskorra» izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.