Durangoko Azokan ikasle goiz birtuala izango da

Hainbat ikasle. DURANGOKO AZOKA.
2020ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
DURANGOKO AZOKA. Urtero bezala, Ikasle Goizak emango dio hasiera Durangoko 55. Azokaren egitarauari ere. Abenduaren 4ko goizari begira, eskaintza oparoa prestatu du azokak Euskal Herriko ikasleentzat. Baina Landakon izan beharrean, birtualki izango dute eskura hori aurten, www.durangokoazoka.eus webgunean.

Antolatzaileek osatutako egitarauak askotariko diziplinak biltzen ditu 5 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat, «euren ikastetxeetatik gozatzeko aukera izan dezaten». Hala, hainbat tailer eskainiko dira online: bikoizketaz, ilustrazioaz, liburu bat sortzeko prozesuaz... Yogipuinak izeneko saioa ere izango da txikienentzat, besteak beste. Halaber, zuzeneko elkarrizketa saio bat ere egongo da: Oihan Vegak eta Goizeder Mayok gidatuta, Liher, Kai Nakai, Erika Elizari eta Aitor Arana elkarrizketatuko dituzte.

Tailerretan parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman beharko; egunean bertan edo aurreko egunetan webgunera sartzearekin nahikoa izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.