Bergarako lotunea osorik adjudikatu du Adifek

2018ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
DONOSTIA.Euskal Y-aren Bergarako lotunearen obren hirugarren zatia adjudikatu zuen atzo Adifek, Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzaileak. Campezo, Comsa, Cycasa eta Nortunel enpresek osatutako aldi baterako elkarte bat arduratuko da Arrasate-Elorrio-Bergara tartea eraikitzeaz, 66,3 milioi euroren truke. 2,8 kilometro luze da zati hori: 1,9 kilometroko tunel bat dauka, eta 572 eta 66 metroko bi zubibide. 37 hilabete izango dituzte lanok amaitzeko.

Azken zati horren obrak emanda, Bergarako lotunearen obra guztiak adjudikatu ditu Adifek, eta Euskal Y-aren korapiloetako bat askatu du. Izan ere, tarte horrek buruhauste handia eragin die Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. 2014an adjudikatu ziren lotuneko obrak lehen aldiz: Adifek proposatutako aurrekontua nabarmen gutxitu zuten enpresek kontratuak lortzeko, baina obrek gainkostuak eragin zituzten gero, 2016an Espainiako Sustapen Ministerioak kontratu horiek baliogabetzeraino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.