Bergarako lotunea osorik adjudikatu du Adifek

Berria -

2018ko abuztuak 1
DONOSTIA. Euskal Y-aren Bergarako lotunearen obren hirugarren zatia adjudikatu zuen atzo Adifek, Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzaileak. Campezo, Comsa, Cycasa eta Nortunel enpresek osatutako aldi baterako elkarte bat arduratuko da Arrasate-Elorrio-Bergara tartea eraikitzeaz, 66,3 milioi euroren truke. 2,8 kilometro luze da zati hori: 1,9 kilometroko tunel bat dauka, eta 572 eta 66 metroko bi zubibide. 37 hilabete izango dituzte lanok amaitzeko.

Azken zati horren obrak emanda, Bergarako lotunearen obra guztiak adjudikatu ditu Adifek, eta Euskal Y-aren korapiloetako bat askatu du. Izan ere, tarte horrek buruhauste handia eragin die Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. 2014an adjudikatu ziren lotuneko obrak lehen aldiz: Adifek proposatutako aurrekontua nabarmen gutxitu zuten enpresek kontratuak lortzeko, baina obrek gainkostuak eragin zituzten gero, 2016an Espainiako Sustapen Ministerioak kontratu horiek baliogabetzeraino.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna