N-121-A errepidea moztuko dute, udalek deituta

N-121-A errepidea. IÑIGO URIZ / FOKU.
2020ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
BERA. Irun (Gipuzkoa) eta Iruñea lotzen dituen N-121-A errepidea moztu eginen dute heldu den otsailaren 28an, Bera parean (Nafarroa). Istripu anitz izaten dira errepide horretan, eta urte berriarekin gertaturiko bi heriotzen harira kezkaturik agertu dira udalak. Nafarroako Gobernuarekin bildu dira irtenbide bat eskatzeko, eta protestara ere deitu dute orain, gaur zortzirako. Kamioien trafikoaA-15etik desbideratzeko eskatuko dute, bertzeak bertze.

Kamioien trafiko handiaz gain, hainbat irteerak ere sortzen dute kezka, eta horietako bat da protesta eginen duten lekua: Berako irteera. 19:30ean hasiko dute mobilizazioa, ortziralean, eta ordu batez edukiko dute errepidea itxita, baimenduta. Azken hamar urteotan 31 lagun hil dira errepide horren Nafarroako zatian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.