Israelen gehiengoa galdu du eskuinak, inkesten arabera

2019ko irailaren 18a
00:00
Entzun
TEL AVIV. Benjamin Netanyahu Israelgo jarduneko lehen ministroak zailago izango luke gobernua osatzea, eskuinak gehiengo osoa galdu bailuke atzo gauean argitaratutako hauteskude zundaketen arabera. Parlamentua berritzeko hauteskundeak egin zituzten Israelen, eta inkestek berdinketa iragarri zuten bi hautagai nagusien artean: Netanyahuren Likud alderdiak eta Benny Gantz militar ohiaren Urdina eta Zuria koalizioak 32na diputatu eskuratuko lituzkete 120tik. Eskuineko blokeak 56 ordezkari lortuko lituzke, bederatzi gutxiago.

Bozketa egunean bertan, jakinarazi zuten Hagako Barruti Auzitegiak (Herbehereak) Gantzen aurkako salaketa bat jaso zuela ustezko gerra krimenengatik. Ismail Ziada da salatzailea —Herbehereetako pasaportea du—: 2014ko uztailaren 20an Gazan izandako bonbardaketetako batean haren sei senide hil zituzten, eta horregatik eskatu du 600.000 euroko kalte-ordaina. Garai hartan, Gantz Israelgo Defentsa Estatu Nagusiko buruzagia zen, eta, beraz, gobernuaren aholkulari militarretako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.