Langile bat hil da Arbizun, makina batek harrapatuta

2019ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
ARBIZU. Lan istripu bat gertatu zen atzo goizean Lakber Mecanizados enpresan, Arbizun (Nafarroa). Makina batek langile bat harrapatu zuen, eta bertaratutako medikuek eta suhiltzaileek ezin izan zuten ezer egin langilea salbatzeko. Biktimak 35 urte zituen, eta Etxarri Aranazkoa zen.

Lakber enpresa Lakuntzakoa da, baina Arbizun ere badu lantegia; Sakana Kooperatibako kide da.

LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, aurten Euskal Herrian lanean ari zela hildako 27. laguna da Arbizun zendutakoa, eta bederatzigarrena Nafarroan. Sindikatuak ezbeharrari lotutako «zirkunstantzia guztiak» argitzeko eskatu die erakundeei eta enpresako arduradunei; «batez ere kontuan hartuta hiru langile hil direla azken lau urteetan enpresa horretako bi lantegitan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.