Pentsiodunak oinez joango dira Bilbotik Madrilera

2019ko irailaren 11
00:00
Entzun
BILBO. AHV labe garaietako langileek 1992an egin zuten moduan, Bizkaiko pentsiodunek oinez egingo dute Madrilerako bidea, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, inflazioa bermatzen duen eguneratzea, eta beren beste aldarrikapenak eskatzera. Irailaren 23an abiatuko dira, eta urriaren 15ean iritsi nahi dute. 400 kilometro egingo dituzte, 22 etapatan banatuta.

Bizkaiko pentsiodunen mugimenduak atzo azaldu zuenez, 35 lagun abiatuko dira Bilbotik, eta horietatik bost izango dira emakumeak. Bizkaitarrak dira haietako hogei — «ariketa fisikora ohitutakoak»—, baina Euskal Herriko beste lurraldeetako eta inguruko erkidegoetako erretiratuak ere joango dira. Beste pentsiodunak eta herritarrak gonbidatu dituzte haiekin ordu edo egun batzuk ibiltzera. Madrilen talde handia bilduko dela espero dute. Jaka Horia soinean dutela ibiliko dira errepide ertzetik, eta «Erretiratuak eta pentsiodunak, pentsio duinen aldeko borrokan» esango duen pankartarekin. Bilbokoari «iparraldeko zutabea» deitu diote, Andaluziako Rotatik beste talde bat abiatuko baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.