Pakistanek atzera bota du Khanen aurkako mozioa

Zenbait pakistandar, protestan. EFE.
2022ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
ISLAMABAD. Qasim Jan Suri Pakistango Asanblea Nazionaleko presidenteordeak atzera bota zuen, herenegun, oposizioak Pakistango presidente Imran Khanen aurka jarritako zentsura mozioa, «konstituzioaren aurkakoa» zela argudiatuta. Haren arabera, mozioak konstituzioaren 5. artikulua urratzen du. Zehazki, Surik AEBei leporatu zien konspirazio bat antolatzea Khan boteretik kentzeko. Hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen presidenteak, herrialdekokrisi politiko larriari aurre egiteko.

Horrekin lotuta, Pakistango Auzitegi Gorena aztertzen hasi da ea legezkoa den mozioari egindako blokeoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.