ZUZENDARIARI

Km 0? Km? Bertako, ber-bertakoa!

2020ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Badirudi dena kanpotik ekarri behar dugula beti. Gure hizkuntzak ez du balio euskaldunok euskaraz hitz egin dezagun, edo horrelako zerbait irakatsi nahi diguzue erdalzaleok. ETB izeneko hedabide batean eguneroko kontua da hori, askatasuna eman omen dutelako euskara nahierara erabiltzeko. Ondorioz, ez erabiltzea izan da neurri nagusia.

Egunkari honetan janaz idatzi diren milaka artikulutan, garaian garaikoaz eta lekuan lekukoaz elikatzea komeni dela azpimarratu izan dute kazetari gehienek. Sasoian, sasoikoa; berton, bertokoa.

Gertutasun hori, erdaldunek Km 0 bataiatu dute erdaraz. Euskaldunok, astirik galdu gabe, horixe kopiatu behar. Eztabaida: Km 0 ala 0 Km, zein den politagoa.

Kontzeptu hori ez al zegoen bizirik maisu-maistra eta itzultzaile itzaltzaile modernotxoak iritsi aurretik? Nola esaten zioten gure aurrekoek eta guk geuk ere gauza freskoak, hartu berriak eta ahalik eta hurbilenekoak lehenesteari?

Bai: ber-bertako jakia, edo barazkia, edo oiloa. Edo esnea.

(Tira, guk itzulpena ordaindu dugu. Hortik aurrera...)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.