Renaultek esan du hiru lantegi itxiko dituela Frantziaren laguntza jaso ezean

2020ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
PARIS. Renaultek iragarri du hiru lantegi itxiko dituela Frantziako Gobernuari eskatutako diru laguntzak jasotzen ez baditu. Lantegi horietako bi Frantzian daude —Choisy-le-Roikoa eta Dieppekoa—, eta bestea, Bretainian —Kaodangoa—. Autogintzako konpainiak 5.000 milioi euro inguru eskatu zizkion gobernuari; hiru lantegiak itxita 2.000 milioi aurreztuko dituela dio. Gobernuak esan du ez duela ixterik onartuko. Renaulten kapitalaren %15aren jabe da Paris.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.