Europarlamentari talde bat erabakitze eskubidearen alde

Korsika, Flandria, Irlanda, Katalunia eta Euskal Herriko hainbat diputatu batu dira Europako Legebiltzarrean.

Jordi Sole, Pernando Barrena eta Chris MacManus, atzoko aurkezpenean. BERRIA.
2021eko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
BRUSELA. Pernando Barrenak (EH Bildu), Izaskun Bilbaok (EAJ), François Alfonsik (Regions et Peuples Solidaires), Chris MacManusek (Sinn Fein), Toni Cominek, Clara Ponsatik eta Carles Puigdemontek (Junts Per Catalunya), eta Diana Ribak eta Jordi Solek (ERC) erabakitzeko eskubidearen aldeko «caucus» bat osatu dute Europako Legebiltzarrean; europarlamentari talde ez-ofiziala. «Estaturik gabeko nazioetako eta lurralde gatazkak dituzten nazioetako ordezkari» diren heinean, «komunitate horietako herriak askatasunez eta demokratikoki autodeterminaziorako duten eskubidea legez onartutako moduan aitortua izatearen alde» lan egingo dute.

Nabarmendu dute «Europako hainbat komunitate nazionalek antzeko erronkak» izan dituztela «estatus legal politikoa berrikusi eta erabaki demokratiko baten bidez eraldatzeko». Uste dute aukera dagoela «lurralde eztabaidak dituzten Europako hainbat nazio eta estaturik gabeko nazioak lankidetzan aritzeko Europako erakundeetan, ikuspegi komunak sustatzeko, jarrera partekatuak adosteko eta Europa mailako argitasun lege baten beharra defendatzeko, autodeterminazioari buruzko eztabaida demokratikoak ebazteko tresna gisa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.