Ezkabatik ihes egindako hiru lagunen gorpuak atera dituzte

Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta beste 13 erkidegok frankismoaren aurkako agiria sinatu dute
Erkidegoetako ordezkariak, Urdanizen.
Erkidegoetako ordezkariak, Urdanizen. IÑIGO URIZ / FOKU

Berria -

2018ko martxoak 17

IRUÑEA. «Demokraziaren eta memoria historikoaren balioekiko konpromisoa» berretsi zuten atzo Hego Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Espainiako hamahiru erkidegok, Iruñean eginiko bilkuran. Saioaren bukaeran, 1936ko kolpe militarraren eta diktadura frankistaren aurkako adierazpen instituzionala sinatu zuten, eta Urdaitz herrian (Nafarroa) aurkitutako hobi komun batean egiten ari diren lanen berri izan zuten. Hain zuzen, Ezkaba mendiko San Kristobal gotorlekutik ihes egindako hiru presoren gorpuzkiak lur azpitik atera zituzten atzo, Urdaizko lursail horretan. Aranzadi zientzia elkarteak eta Nafarroako Gobernuak fusilatuen gorpuak aurkitzeko egiten ari diren lana «eredugarritzat» jo zuten atzoko lan saioan parte hartu zuten ordezkari politikoek.

Hego Euskal Herriko ordezkariez gain, 1936ko kolpe militarraren aurkako adierazpena sinatu zuten Herrialde Katalanetako instituzioetako eledunek (Kataluniak, Valentziak eta Balearrek); eta Espainiakoek (Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kantabria, Gaztela Leon, Kanaria, Extremadura eta Errioxako gobernuek). Lankidetza sustatuko dute, besteak beste, biktimen DNA bankuak osatzeko eta gorpuzkiak lokalizatzeko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Osasun langileak PCR probak egiten Donostiako Okendo kultur etxean, ostiralean. ©Gorka Rubio/FOKU

499 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek: 211 positibo izan dira. Neurriak indartzearen alde agertu dira hiriburuetako alkateak. Ortzaizen, Nafarroa Beherean, hiru pertsonari atzeman diete COVID-19 gaitza.

Neurri bereziak dituen taberna bat, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek salaketa jarriko dute gaueko aisialdia mugatzearen aurka

Andoni Rekondo Izagirre

Uste dute «neurrigabea» dela 01:30ean ixteko agindua, eta laguntza ekonomikoak galdegin dituzte.

Bizkaiko zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan. ©Marisol Ramirez/FOKU

Bilboko zahar etxe bateko zortzi egoiliarrek positibo eman dute

Olatz Esteban Ezkati-Irati Urdalleta Lete

Gasteizko zahar etxe bat eta Mutrikuko eguneko zentroa itxi egin dituzte.

 ©Raul Bogajo / Foku

Lanbidek Zaramagako eta Laudioko bulegoak itxi ditu, bi langilek positibo eman dutela eta

Andoni Rekondo Izagirre

Bulegoetako gainerako beharginak ere etxera bidali dituzte berrogeialdia pasatzera. Bitartean, tramiteak webgunearen bitartez egin ahal izango dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna