EAJk eta EH Bilduk ez dituzte Voxen ekinbideak eztabaidatuko aurrerantzean

2020ko urriaren 16a
00:00
Entzun
GASTEIZ.EAJk eta EH Bilduk iragarri dute ez dutela eztabaidatuko Voxeko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarrean aurkezten dituen ekinbiderik. Alderdi ultraeskuindarrarekin ez dutela konfrontazioan sartzeko asmorik adierazi dute bi alderdiok, eta esan dute aurrerantzean uko egingo diotela «bizitza politikoa garrazten duten eztabaida politikoetan parte hartzeari». Asmo horrekin bat egin dute Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk, baina ñabardura batekin: Voxen proposamen bakoitzaren edukiaren arabera erabakiko dute hitza hartu ala ez. Atzo, Voxen lehen lege proposamena eztabaidatu zuten osoko bilkuran, eta PPk baino ez zuen parte hartu eztabaidan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.