Nafarroako sindikatuak, lan istripuekin haserre

2018ko irailaren 20a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Urtea hasi denetik, hamabost lagun hil dira Nafarroan lanean ari zirela; horietako 11, azken bi hilabeteetan, «uda oso gogorra izan baita». Datu horiek eman dituzte ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE, Hiru eta CGT sindikatuek, eta kezkatuta azaldu dira, «ezbeharrak jarduera ekonomikoa baino gehiago ugaritzen ari baitira». Kalean salatuko dute laneko heriotzen handitzea: hilaren 28an protesta egitera deitu dute lantokietan, eta 29an, berriz, manifestazioa egingo dute Iruñean, autobusen geltoki zaharretik udaletxeraino.

Mitxel Lakuntza ELAko Nafarroako arduradunak argi utzi zuen patronalaren jarrera salatuko dutela manifestazio horretan. Haren arabera, azken lan erreforma da heriotzen eragilea, prekaritate handiagoa ekarriko duelako lan mundura, eta haren eskutik ugaritzen dira istripuak. Patronalak «apustu garbia egin du etekinen alde, laneko segurtasunaren kaltetan».

Enpresaburuekin haserre azaldu da LABeko Igor Arroyo, baina baita Nafarroako Gobernuarekin ere. «Badirudi ez zaiola egoera axola. Ez du ezer egiten». Gobernuari eskatu diote enpresen gaineko kontrola areagotu dezala, eta behingoz eskura dezala laneko ikuskaritzaren eskuduntza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.