Ibilen kargaleku elektrikoen sarea Repsolen esku geratu da

BILBO. Ibilen auto elektrikoentzako kargaleku sarea erosi du Repsolek. Guztira, 230 kargaleku dira, eta haietako gehienak petrolio konpainiaren gasolindegietan daude. Kargalekuen erdiak, 115, Euskal Herrian daude, eta haien artean daude karga ultralasterreko bi kargalekuak, Lopidakoa (Araba) eta Ugaldebietakoa (Abanto-Zierbena, Bizkaia).
Energiaren Euskal Erakundeak eta Repsolek sortu zuten Ibil, eta haiena da, erdi bana. Repsolek esan du partaidetzan ez dela izango aldaketarik.
Hemendik aurrera, sare publikoaz ez ezik, Ibilek bezero pribatuen enpresetan eta etxebizitzetan ezarritako 1.000 bat kargalekuen operazio lanez ere arduratuko da Repsol. Kargaleku sarea zabaltzen segitzea da haren asmoa, «Ibilen laguntzaz». Izan ere, Ibilek bere negozio eredua aldatuko du, eta «Repsolentzako eta beste bezeroentzako» kargalekuen instalazioan eta operazioan jarriko du arreta, «mugikortasunari, iraunkortasunari eta energia trantsizioari begirako garapen teknologikoa lehenetsiz».
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.