Gerra krimenak leporatu dizkiote Kosovoko buruari

2020ko ekainaren 25a
00:00
Entzun

HAGA. Hagako Auzitegiko Fiskaltzak Haxim Thaci Kosovoko presidenteari gerra krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak leporatu zizkion atzo, 1998 eta 2000 urteen artean hainbat tortura, jazarpen eta desagertze kasuren eta ehun pertsonaren hilketaren arduradun izatea egotzita. Orain, Kosovorentzako Justizia Areto Espezializatuak erabaki beharko du akusazioa berresten duen ala ez.

Fiskaltzak kargu berak aurkeztu zituen Kosovoko Alderdi Demokratikoko buru Kadri Veseliren kontra, eta publiko egin ez diren beste hainbat buruzagiren aurka.

Epaituko diren gertakarien biktimak ehunka dira, akusazioaren arabera. Tartean, Kosovoko albaniarrak, serbiarrak, ijitoak, bestelako etnietako herritarrak eta oposizioko kideak. Kosovoko Askapen Armadari leporatzen dizkiote horien kontrako erasoak.

Areto Espezializatuko epaileek Kosovoko legea aplikatzen dute, baina nazioarteko magistratuz dago osatuta, eta Hagako Auzitegian du egoitza.

Thaci Serbiako presidente Aleksandar Vucicekin biltzekoa zen larunbatean (bertan behera utzi du Kosovok bilera), Washingtonen, bi herrialdeen arteko harremanei buruz hitz egiteko.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.