ZUZENDARIARI

Mila esker, Beasain

Elixabete Manterola Telleria.
2019ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Amaitzera doa Beasaingo Udalarekin dudan kontratua, eta eskerrak eman nahi nizkieke joan aurretik ibilbide honetan ezagututakoei. Patxi Plazaola datorkit burura lehenik, haren konfiantza, esker ona eta errekonozimenduagatik. Angeles Presa eta Paulo Cerqueira, baten lidergoa eta bestearen laguntza beharrezkoak izan zirelako Arana- Iturriozko birgaitze lanetan. Begon?a Lasa, proiektu hori bultzatzeagatik. Bertan ziren Salus, Doni, Jose, Bravo anaiak...

Mari Mar Celaya, Berdintasun Saila martxan jartzea bideratu zuelako, eta Koldo Agirre, konfiantza osoz lan honetarako aukera eskaini zidalako, diagnostikoak abiapuntu hartuz erronka berri bati atea irekiaz.

Berdintasun jardueretan parte hartu duten emakumeak, Joxepi, Gloria, Mari Angeles, Begon?a, Isabel, Elena, Ligia, Amaia, Eba, Mari Carmen, MariSol, Abelina, Marivi, Maripaz, Carmen, Consuelo, Eskarne, Maite, Aroa, Nawal, Haram, Gelaxi, Khadija, gazte feministak, Caritas-ekoak, eta abar, beraien lankidetza eta estimuagatik.

Aukera berdintasunaren alde lanean ari diren gizonak, Gorka, Luis... ikastetxeetako ordezkariei, sortu dugun hari aberatsagatik.

Gerturatu diren zinegotziei, eskaini didaten tratu goxo eta konfiantzagatik.

Ekaitz, Maddi, German, Zezi, aniztasunaren aldeko koloreak aldarrikatzeagatik. Irma Arnaiz, herri berdinzalegoaren alde saiatzeagatik. Lankideei, egunerokotasunean lagun onak izan zaituztedalako, une oro 11 urte hauetan.

Aitor Aldasoro, Aranako elkarbizitza lantzen laguntzeko deitu izanagatik, Lierni Altunarekin batera.

Kazetariei, hitzak, mezuak eta irudiak herritarrei gerturatzen laguntzeagatik errespetuz eta zintzotasunez.

Aipamen berezia Josi Insausti eta haren ama Pilar Mujikari. Gailurretik begira egongo zara, Josi; eskerrak zure aholkuak, adiskidetasun eta irribarre gozoagatik. Muxu bana.

Agur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.