Ballymurphyko sarraskiagatik barkamena

2021eko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
LONDRES. Erresuma Batuko lehen ministro Boris Johnsonek «erreparorik gabeko» barkamena eskatu zuen atzo Ballymurphyn 1971n Erresuma Batuko soldaduek eginiko sarraskiagatik. Ipar Irlandako lehen ministro eta lehen ministrordeari esan zien, telefonoz, gertatutakoa «tragikoa» izan zela. Biktimen senideetako batzuek, ordea, «iraintzat» jo zituzten hitzak, isilean eta hirugarren batzuei esandakoak zirelako.

Soldaduek hamar lagun hil zituzten Belfasten. Ikerketa ofizialek IRAko kidetzat jo zituzten, baina epaile batek herenegun ebatzi zuen hilketak «justifikaziorik gabeak» izan zirela, eta zibilek ez zutela harremanik talde paramilitarrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.