Izurriak jaiotza tasen beherakada eragin du

2021eko irailaren 2a
00:00
Entzun
ERROMA.PNAS aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, pandemiak jaiotza tasen beherakada ekarri du errenta altuko herrialdeetan. Alabaina, eragina ez da berdina izan herrialde guztietan. Bereziki, Europa hegoaldeko herrialdeetan jaitsi da jaiotza tasa. Europa iparraldeko herrialdeetan, baina, ohiko tasak mantendu dira. Ikertzaileek iradoki dute herrialde horietan dituzten babes sozialerako neurriei zor dakiekeela hori, herritarrek ez diotelako horrenbeste beldur lana galtzeari pandemia dela eta. Gaineratu dute herrialde horietan ere ez dela horren handia izan pandemiaren eragina.

Orotara, errenta altuko 22 herrialdetako jaiotzak aztertu dituzte, 2020ko azarotik 2021eko martxora arte, eta urtebete lehenagoko tarte berdinarekin alderatu dituzte datuak. Italian atzeman dute beherakadarik handiena: jaiotza tasa %9 txikitu da han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.