Ertzaintzarekiko «kontrol politikoa» arbuiatu du Ernek

Polizia Legearen erreforman jasotako hainbat neurriren aurka agertu da Roberto Seijo sindikatuko ordezkaria
Erne sindikatukoak, atzo, Eusko Legebiltzarrean.
Erne sindikatukoak, atzo, Eusko Legebiltzarrean. ENDIKA PORTILLO / FOKU

Berria -

2018ko urriak 11
GASTEIZ. Ertzaintzaren Erne sindikatuak ez ditu begi onez ikusi Eusko Jaurlaritzak Polizia Legea erreformatzeko proposatu duen testuaren hainbat ezaugarri. Esate baterako, uste du ez dela beharrezkoa mekanismo gehiago ezartzea ertzainen jarduera kontrolatzeko, jada «nahikoa» daudelakoan. Lege egitasmo horretan jasota dago Kontrol eta Gardentasun Batzorde bat eratzeko asmoa, herritarren kexak eragiten dituzten polizien jarduera aztertzeko. Erne ez dago batzorde hori sortzearen kontra, baina bai talde hori osatuko duten kideak gobernuak izendatzearen aurka. Sindikatuak «kontrol politikoa» arbuiatu du, iritzita Jaurlaritzak «kontrol mekanismoak» ezarri nahi dituela Ertzaintzaren «erabilera alderdikoia» egiteko.

Roberto Seijo Erneko idazkari nagusia Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean izan zen atzo, lege erreformaren inguruan bere sindikatuak duen iritzia azaltzeko, eta, besteak beste, hizpide izan zuen Ertzaintzan emakume gehiago aritzeko Jaurlaritzak hartu nahi dituen neurriak. Zehazki, uste du Ertzaintzan andreen presentzia sustatzeko planak «oso baztertzaileak» direla eta «berdintasun, meritu eta funtzio publikora sartzeko gaitasun printzipioak urratzen» dituztela. Gaur egun, ertzainen %12 dira emakumezkoak, eta Jaurlaritzaren asmoa da gutxienez %33 izatea. Seijok proposatu du plan horiek erretiratzea eta neurri «informatiboekin» ordezkatzea, Ertzaintzaren lan eskaintza publikoetara aurkeztutako emakumeen kopurua handitu dadin.

Erne Ertzaintzako sindikatu nagusiko ordezkariak ez ezik, SIPE, EUSPEL eta ESANeko bozeramaileek ere parte hartu zuten atzo batzordean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna