Bost eguneko grebara deitu dute VW Nafarroan

2019ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
BEASAIN. Datorren asteartetik ostiralera, baita abenduaren 23an ere, grebara deitu du Volkswageneko langileen batzordeak. Horren bidez salatu nahi dute aurrerantzean mutualitateek kudeatuko dituztela langileen gaixo agiriak. LABek jakinarazi duenez, berak jarri du grebaren proposamena mahai gainean, eta sindikatu guztiek bat egin dute, ezinegon handia zutelako gai horren inguruan.

Duela hiru urte, 2016an, neurri bera hartzen ahalegindu zen VW, baina orduan ere sindikatuak erabat kontra agertu ziren, eta atzera egin zuen. VWen ustez, modu horretan gaixo agiriak murriztea lortuko dute.

LABen arabera, aspaldi honetan Espainiako Gobernua saiatzen ari da mutualitateen eskumena indartzen, «osasun sistema publikoaren kalterako». LABek dioenez, «VWek bat egin du estrategia horrekin, absentismo faltsuan eta sistema publikoarekiko iruzur susmoan oinarrituta». Azkenaldian hainbat langile kaleratu ditu taldeak, sindikatuaren arabera gaixo egoteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.