Donostiako plaza bat Clara Campoamor plaza izango da aurrerantzean

Berria -

2018ko uztailak 5
DONOSTIA. Donostiako Binuesa plaza Clara Campoamor plaza izango da hemendik aurrera. Halaxe onartu zuten atzo hiri horretako udalean, PSE-EEk proposatuta. Binuesa plaza Kontxako pasealekuan dago, eta 2017ko martxoan Campoamor ekintzaile feminista historikoaren eskultura bat jarri zuten bertan. Era berean, proposatu zuten Pilar Lois pediatra eta sufragistak ere hiriko beste lekuren bati izena ematea; Gipuzkoan medikuen elkargoko kide izan zen lehen emakumea da Lois. Campoamor eta Lois oso gertukoak ziren: Campoamor Loisi esker dago Donostiako Polloe kanposantuan lurperatuta, hura borrokatu baitzen haren errautsak Donostiara eramateko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna