25.000 atleta baino gehiago igandean Behobia-Donostian

2021eko azaroaren 10a
00:00
Entzun
ATLETISMOA. Urtebeteko etenaren ostean, bueltan da Behobia-Donostia lasterketa. Koronabirusaren pandemia tarteko, parte hartzaile gutxiago izango dira: 25.000 inguru, duela bi urte baino %25 gutxiago. Horietatik %25 izango dira emakumeak. Aurtengo elastikoan ageri den ortzadarrari jarraituz, antolatzaileak ilusioz dira iganderako.

COVID-19a tarteko, 15 minutu luzatu dute irteeren ordutegia; maskara erabili behar da irteeran eta helmugan, eta anoa guneak eta indarberritze guneak kendu dituzte. Korrikalarien azoka ere ez dute egingo. Irteten lehenak esku bizikletakoak izango dira: 09:30ean. Bost minutu geroago, patinatzaileen txanda izango da. Lasterkariei dagokienez, emakumeen proba 09:55ean abiatuko da, eta gizonena, 10:00etan. Larunbatean jokatuko da Behobia Txikia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.