SASKIBALOIA. IDK Euskotrenek eta Lointek Gernikak badakite zein aurkari izango dituzten Eurokopan datorren sasoian.
Munichen (Alemania) egin zen atzo zozketa. Donostiarrak lehen aldiz arituko dira txapelketan, eta aurkari gogorrak izango dituzte multzoko fasean: Asvel Lyon (Frantzia), Zabiny Brno (Txekiar Errepublika) eta Frantziako BLMA Montpellier eta Kroaziako Plamen Pozegarenarteko kanporaketako irabazlea. Gernikak aurretiaz kanporaketa bat jokatu beharko duPhanthoms Basket Boom (Begika) taldearen aurka. Aurrera eginez gero, H multzoan sartuko litzateke Umana Reyer Venezia (Italia), Rutronik Stars Keltern (Alemania) eta Estudiantesekin (Espainia).
Horrez gain, Surne Bilbao Basketek Xavi Rabaseda hegalekoa fitxatu du, San Pablo Burgosetik bi denboraldirako.
Aurkari zailak dituzte Eurokopan IDK-k eta Gernikak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu