Gernikak Roche Vendee hartuko du gaur, Eurokopan

Belen Arrojo, Virtusen aurka. FIBA.
2021eko urriaren 20a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Lointek Gernika Bizkaiak bikain ekin dio Eurokopari. Partida bat jokatu du, eta irabazi egin du; gainera, etxetik at: 60-65 nagusitu zen joan den astean Virtus Bologna Italiako taldearen kantxan. Garaipen garrantzitsua da, sei partidako ligaxka laburra jokatuko baitu, eta lehen bi sailkatuek egingo baitute aurrera.

Gernika pauso sendoz hasi da, eta, gaur, beste bat eman nahi du, etxean, Malosten, Roche Vendee Frantziako taldea mendean hartuta (20:00, ETB4). Roche Vendeek ere bigarren urratsa egin nahi du, hark ere irabazi egin baitzuen estreinako jardunaldian: 68-64 nagusitu zitzaion Flammes Carolo Italiako taldeari.

Gernikarrek badute aurkariaren berri. Iaz, elkarren aurka jokatu zuten Eurokopako ligaxkan, Valentzian (Herrialde Katalanak), eta Mario Lopezek entrenatutakoek nagusitasunez irabazi zuten: 82-67. Baina, Lopezek azaldu duenez, ordutik aldaketa dezente izan dira bi taldeetan. Entrenatzaileak garrantzi handia eman dio zaleen babesari. Aspaldiko partez, Maloste betetzeko moduan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.