Iragan hurbila ikasgeletara eramango dute

Carlos Gimeno. IDOIA ZABALETA / FOKU.
2021eko martxoaren 18a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Atzo, Nafarroako Gobernuak hitzaldi sorta bat eta mahai inguru bat antolatu zuen «terrorismoaren» unitate pedagogikoak aurkezteko eta eztabaidatzeko. Berez, Espainiako Gobernuak landu ditu zazpi unitate pedagogiko horiek, eta iragan udan erkidegoetako gobernuen esku utzi zuen edukia. Unitate bakoitzak lauzpabost ikastordutan lantzeko materiala du, eta DBHko laugarren mailaren eta Batxilergoko bigarren mailaren artean emateko prestatu da. Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak azpimarratu zuen unitateok garrantzitsuak direla ikasleek iragan hurbileko historia ezagut dezaten, indarkeria baztertuko duten balioak susta daitezen eta biktimek aitortza izan dezaten. Edukia ikastetxeen eskuetan dela eta hura ezartzeko malgutasuna dutela azaldu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.