Diru beharrean, Madrilgo bulegoa saldu du PTk

2018ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
BILBO. Kostuak txikitzeko neurriak bizkor hartu beharrekoak direla ohartarazi die Productos Tubularesek bere langileei. «Likideziaren gaineko tentsioa» duela ziurtatu du, hau da, eguneko gastuei aurre egiteko arazoak dituela. Arazo horri aurre egiteko Madrilgo bulegoa, epe laburrean erabili behar ez zuen txatarra, pabiloi batzuk eta lurrak saldu dituela ziurtatu du. «Neurri horiek lagundu egin dute finantza tentsioak arintzen, baina ez dira egiturazkoak, eta ez dira nahikoak», onartu du konpainiak.

Ostegunean izan zuten bilera PTko zuzendaritzak eta enpresa batzordeak berregituraketaren inguruan, eta adostasunik gabe amaitu zen. 40-50 langile Trapagarango PTren lantegitik Tubos Reunidosen Amurriokora lekualdatu nahi ditu zuzendaritzak, eta gainontzeko langileei soldata %25 txikitu. Halaber, nahi du langile batzuek erretiro aurreratua hartzea eta beste batzuek beren borondatez enpresa uztea.

Petrolio inbertsioen beherakadak kalte handia egin die azken urteetan Tubos Reunidosi eta haren filial Productos Tubularesi. AEBetan altzairuaren inportazioari jarritako muga zergek arazoa handitu egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.