Bi pertsona hil dira itsasoan itota Jaizkibelgo kala batean

47eta 49 urteko bi anaia dira; lehen datuen arabera, anaia bat ezinean zegoen, eta hura salbatzera joan zen bestea

2019ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Ezbehar larria gertatu zen atzo Jaizkibel mendian, Erentzin kalan (Hondarribia): bi pertsona hil ziren itsasoan itota. Bi anaia ziren, Tolosaldekoak. 47 eta 49 urte zituzten. 15:10 aldera jaso zuten larrialdi zerbitzuek abisua; bi pertsona estu eta larri zebiltzala uretan, handik irten ezinik. Berehala hurbildu ziren larrialdi zerbitzuak esan zieten tokira, baina hilotz ziren ordurako bi gizonak. Gurutze Gorriko ontzi batean atera zituzten uretatik, eta, ondoren, helikoptero batek hartu, eta Hondarribiko aireportura eraman zituen. Autopsia egitera eraman zituzten handik. Ertzainek ikerketa bat abian dute. Lehen zantzuen arabera, uretatik irten ezin zegoen anaietako bat, eta beste anaiak hura salbatzeko asmoz bota zuen bere burua uretara. Nolanahi ere, ertzainek adierazi zuten oraindik ere ikerketa martxan zela, eta autopsiaren emaitzak-eta izan arte ezingo zutela guztiz argitu zer gertatu zitzaien bi gizonezko horiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.