Uriartek adierazi du «botere gehiena transferi» daitekeela

Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldean parte hartu du Ahal Dugu-ren idazkari nagusi izandakoak

Roberto Uriarte EAJko Joseba Egibar agurtzen, atzo. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
2017ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Roberto Uriarteren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko instituzioek beren gain har dezakete «botere politiko ia-ia guztia», salbuespen bakarrarekin: «Espainiako Estatuaren batasunarekin loturikoak: moneta eta armada, adibidez», nabarmendu du EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle eta Ahal Dugu-ko idazkari nagusi ohiak. Haren esanetan, «oso malgua» da Espainiako Konstituzioa: «Borondate politiko kontu bat da. Hemen, arazoa da bi gehiengo oso ezberdin daudela eta ez direla ados jartzen». Eusko Legebiltzarreko Autogobernu lantaldean parte hartu du Uriartek, Elkarrekin Podemosek eskatuta.

«Euskadiren eta Espainiaren arteko itun politiko berri baten» alde mintzatu da zuzenbidean aditua. Adierazi du «eredu sozial eta ekonomiko berri bat» eraikitzeko baliatu beharko litzatekeela autogobernuaren erreforma. Esan du, identitate eta lurralde auziez gain, eztabaidatu beharko litzatekeela hiritarren eskubideak bermatzeko eta haiek botere politiko eta ekonomikoekin dituzten harremanak erregulatzeko mekanismoei buruz.

Era berean, independentzia erreferendumen alde agertu da, baina ohartarazi du «kasu gehienetan» galderak «manipulatu» egiten direla, «antolatzen dituen erakundearen posizioa indartzeko». Galderek, hortaz, motzak eta argia9k izan behar dutela azpimarratu du. «Independentzia bai ala ez, adibidez».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.