Desgaitasuna artatzeko lege proiektua, onetsia

2022ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroako Gobernuak Desgaitasunen bat duten Pertsonei Arreta Emateko eta haien Eskubideak Bermatzeko Foru Legearen proiektua onartu du. Gobernuak azaldu duenez, egitasmoaren bidez desgaitasunen bat dutenen «autonomia» eta «erabakitzeko gaitasuna» bermatu nahi dute bizitzaren eremu guztietan. Nafarroako Parlamentuak tramitatuko du orain lege proiektua. Desgaitasunen bat dutenen osasunerako sarbidea bermatu nahi du arauak —sexu eta ugalketa osasuna barne—. Halaber, gizarte zerbitzuak, zerbitzu soziosanitarioak, kultura, kirola, aisia eta merkataritza jarduerak erabiltzeko bidea bermatuko da. Maria Maeztu Eskubide Sozialen kontseilariak esan du araua «aitzindaria» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.