Felipe VI.aren mezua kritikatu dute alderdiek

2020ko abenduaren 26a
00:00
Entzun
MADRIL. Euskal alderdiek, oro har, gaitzetsi egin dute Felipe VI.a Espainiako erregeak Gabon gauean emandako hitzaldia. Aitor Esteban EAJk Espainiako Kongresuan duen bozeramailearen hitzetan, erregeak ez zituen «berari zuzenean eragiten dioten gaiak gardentasunez landu». Mertxe Aizpurua EH Bilduko Espainiako Kongresuko bozeramaileak ere gogor kritikatu du erregearen hitzaldia. Haren ustez, argigarriagoa izan zen aipatu ez zituen gaietan, aipatu zituenetan baino. Gai asko landu gabe utzi zituela esan du. Roberto Uriarte Unidas Podemoseko parlamentariak ere esan ez dituen hitzak nabarmendu ditu, gai asko aipatu gabe utzi zituela iritzita. Laura Garrido Euskadiko PPko idazkari nagusiak, ordea, itxaropen mezua helarazi zuela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.