Abad Frantziako Gobernutik atera dute

2022ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
PARIS. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak bere bigarren agintaldiko gobernua aldatu du, eta lantalde berritik kanpo utzi du Damien Abad, atzora arte Elkartasunen ministro zena. Abad bi emakumek salatu zuten bortxaketengatik, eta politikaria ikerketapean dago iragan astetik; haren tokia Jean-Christophe Combek hartu du, Frantziako Gurutze Gorriaren presidente izandakoak. Abadek «kalumnien biktimatzat» aurkeztu zuen bere burua atzo, eta deitoratu zuen ez duela «denborarik izan» lan egiteko.

Gobernuak atzo arratsaldean egin zuen lehen bilkura, eta Macronek adierazi zuen «kontuan hartuko» duela oposizioko alderdiek ez dutela gobernabide «itun batean parte hartu nahi».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.