Frantziak legez kanpokotzat joko ditu Otso Grisak

2020ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
PARIS. Frantziak Otso Grisak Turkiako eskuin muturreko mugimendua legez kanpokotzat joko du, atzo Gerald Darmanin Barne ministroak jakinarazi zuenez. Taldearen debekuari bihar emango dio bide ministroen kontseiluak.

Otso Grisen mugimendua nahastuta egon zen Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearen aldeko eta Armeniari babesa adierazteko bi manifestari talderen artean izan ziren liskarretan, joan den ostegunean, eta gau berean armeniarren kontrako manifestazio bat sustatu zutela ere uste du gobernuak.

Otso Grisak taldea MHP Turkiako Ekintza Nazionaleko Alderdia indar ultraeskuindarraren adar armatua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.