Banakako eta binakako lana aintzat hartuko da txapelketan

Bihar hasiko da lehia, eta bost bikote ariko dira, iaz baino bat gutxiago. Abenduaren 28an jokatuko dute finala

Txapelketan ariko diren bikoteak, babesleak eta antolatzaileak, atzo. M. ANDRES.
2019ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
ERREMONTEA. Aldaketak izango dira bihartik abenduaren 28ra jokatuko den Binakako Txapelketan. Lehenik, bost bikote ariko dira, iaz baino bat gutxiago: Uterga-Azpiroz —iazko txapeldunak—, Urriza-Larrañaga, Matxin III.a-Endika, Ansa II.a-Ion eta Juanenea-Barrenetxea IV.a. Bestetik, aldatu egin dute puntuazio sistema. Orain arte egin bezala, partida bakoitzeko bikote irabazleak lau puntu jasoko ditu, eta galtzaileak, egindako tantoen araberakoak. Baina, aurten, banakako lana ere hartuko dute kontuan. Hala, neurketa batean tanto gehien egiten duten aurrelariek eta atzelariek beste lau puntu jasoko dituzte, eta beste biek, bi. Hamar partidatan banaka eta binaka lortutako puntuak batuko dituzte, eta gehien dituzten hiru aurrelari eta atzelariak sailkatuko dira finalerdietako ligaxkarako —iaz ez zen ligaxkarik izan—. Ligaxka abenduaren 12an, 14an eta 21ean jokatuko dute, eta bikoteak sailkapenaren arabera osatuko dituzte. Galarretan jokatuko dituzte lehia guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.