Durangaldeak irabazi du BBK Bertsolari Gazteen Sariketa

Uribe Kostari puntu erdiz gailendu zaio seikotea; bizkaiera onenaren saria Bittor Altubek irabazi du

Bertsolari, epaimahaikide eta gainerako ordezkariak, finaleko saioan. BERRIA.
2018ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
BILBO. Durangaldeko taldeak irabazi du 2018ko BBK Bertsolari Gazteen Sariketa, Uribe Kostari puntu erdiagatik gailenduta. Bizkaierarik onenaren sariaBittor Altube durangarrak jaso du. Gainera, talde agurrik originalena ere saritu dute aurten, lehen aldiz: Uribe Kostako taldeak irabazi du aitortza hori.

Eider Gallastegik, Ander Sarriugartek, Bittor Altubek, Eneko BarruetabeƱak, Iker Apraizek eta Txaber Altubek osatutako seikoteak 393,5 puntu jaso zituen, Uribe Kostako seikoteak baino puntu erdi gehiago. Lehia bizia izan zen, bada, sariketako finaleko saioan.

Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren 26. aldia otsailaren 27an hasi zuten, Igorren. Lau kanporaketa eta bi finalaurreko egin ostean, ostegun iluntzean jokatu zuten finala, Bilbon, BBK aretoan. Bizkaiko zortzi eskualdetako ordezkariek hartu dute parte, guztira, aurtengo txapelketan: Arratiako, Busturialdeko, Durangaldeko, Hego Uribeko, Enkarterri-Ezkerraldeko, Lea-Artibaiko eta Uribe Kostako 24 urtez azpiko 53 bertsolari izan dira saioetan. Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin eta Ikastolen Elkarteko Bertsolaritza sailarekin lankidetzan antolatu dute sariketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.