Bizkaiko zahar etxeez txosten bat egingo dute

2020ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak txosten bat egingo du hilabeteko epean, pandemian herrialdeko zahar etxeetan gertatu dena aztertzeko. Aldundiko zenbait teknikarik osatuko dute txostena, eta honako hauek aztertuko dituzte: osasun arretan izan diren gertakariak, norbera babesteko egon diren ekipamenduak eta familien, egoiliarren eta egoitzen artean egon den komunikazioa. Txosten hori aldundiko alderdiei eta Eusko Jaurlaritzari helarazi beharko diote. Euskal Herriko pentsiodunen elkarteak, hain zuzen ere, Arartekoari eskatu dio ikerketa bat abiaraz dezala pandemian zahar etxeetan egin den kudeaketaren inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.