Koronabirusa

Osasun langile azpikontratatuak ere, grebara

2020ko urriaren 21a
00:00
Entzun
BILBO. Osakidetzak azpikontratatuta dauzkan zerbitzuetako sindikatuek (ELAk, LABek, ESK-k, UGTk eta CCOOk) iragarri dute bat egingo dutela Osakidetzako sindikatuek deitutako greba eta mobilizazioekin. Araban, urriaren 29an izango da greba; Gipuzkoan, azaroaren 5ean, eta Bizkaian, berriz, azaroaren 12an.

4.500 behargin inguru dira greba egitera deitutakoak, Osakidetzak azpikontratatutako zerbitzuetan aritzen direnak: garbitzaileak, anbulantzia gidariak, sukaldariak, erietxeetako kafetegietako langileak eta abar. ELAko Noemi Etxebarriak eta LABeko Itsasne Nuñezek esan dutenez, egiturazko gabezia pairatzen dute langile horiek, baina pandemiaren egoerak larriagotu egin du haien egoera.

Osakidetzari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu diete atzera egin dezatela zerbitzu horien pribatizazio prozesuetan, eta beren gain har ditzatela zerbitzuak, lanpostuei eutsiz eta langile kopuruak emendatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.