Ukrainak salatu du eraso gehiago izan direla Odesan

Mikolaiveko portuko azpiegiturak bonbardatu dituzte. Putin eta Erdogan Sotxin bilduko dira abuztuaren 5ean.

Eraikin bat suntsituta Odesa inguruan, atzo jaurtitako misilengatik. EFE.
2022ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
KIEV. Errusiako armadak Odesako portua bonbardatu zuen larunbatean, eta Ukrainako agintariek atzo jakinarazi zuten goizaldean eraso gehiago izan zirela hiriaren bueltan. Ukrinform albiste agentziaren arabera, ez zen inor hil. Asteon atzera berriro hastekoak dira Ukrainatik Itsaso Beltzean barrena zereala esportatzen, eta Odesakoa da herrialdeko porturik garrantzitsuena. Errusiak esan du ez duela oztopatuko laboreak ateratzea.

Ukrainako iturri militarrek jakinarazi zuten Mikolaiveko portuko azpiegiturei ere eraso egin ziela Errusiako armadak atzo. Ez zen hildakorik izan, baina zibilen eraikinak ere izan zituen jomugan Moskuk.

Bestalde, Kremlinek atzo iragarri zuen Vladimir Putin Errusiako presidentea eta Recep Tayyip Erdogan Turkiakoa Sotxin batzartuko direla abuztuaren 5ean. Turkiak bitartekari lana egin du Errusiak eta Ukrainak zerealen esportazioa desblokeatzeko egindako akordioaren negoziazioetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.