Berri Txarrak-en azken kontzertuetarako sarrera gehiago jarriko dituzte salgai gaur

2019ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
MUSIKA. Datorren asteburuan, azaroaren 22an eta 23an, emango ditu Berri Txarrak taldeak Ikusi arte tour 2019 biraren barruko azken bi kontzertuak, Iruñeko Nafarroa Arena aretoan. Aspaldi zeuden bi kontzertuetarako sarrera denak salduta, baina atzo Nafarroa Arenak berak zabaldu zuenez, gaur txartel gehiago jarriko dituzte salgai, 11:00etatik 14:00etara, bertako txarteldegian eta 25 e uroko prezioan. Bi kontzertu horien ostean, «etenaldi mugagabera» igaroko da Lekunberriko (Nafarroa) taldea, eta 25 urteko zikloa itxiko du horrela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.