NBEk Yemengo gerra kriminalen zerrenda egin du

2019ko irailaren 4a
00:00
Entzun
GENEVA. NBE Nazio Batuen Erakundeko ikertzaileek nazioarteko gerra krimenen susmagarrien ezkutuko zerrenda bat egin dute, azken lau urteotako Yemengo gerrarekin lotuta. Ikertzaileek bi aldeek egindako krimenak zerrendatu dituzte, eta Mendebaldeko herrialdeek gerran izan duten ardura nabarmendu dute.

Dokumentuak huthien aurkako koalizioari egotzi dio zibilak hil izana aire erasoetan. Saudi Arabia eta Arabiar Emirerri Batuak dira koalizioaren buru. «Nazioarteko krimenen ardura izan dezaketenak» daude zerrendan, eta ikertzaileentzat «zalantzagarriak» dira AEBek, Erresuma Batuak eta Frantziak huthien aurkako koalizioari egindako arma salmentak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.