Gizon batek sei lagun hil ditu Manhattanen

2017ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
NEW YORK. New Yorkeko Manhattan auzoan gizon batek sei lagun hil eta beste 11 zauritu zituen atzo kamioneta batekin harrapatuta. Hudson ibaiaren ertzetik doan bidegorrian sartu zen kamionetarekin eta, lekukoen arabera, tiroka aritu zen ondoren. Poliziak ustezko erasotzailea atxilotu zuen, baina lerro hauek idazterakoan, ez zegoen argi eraso bat izan ote zen edo istripu bat. Informazio iturri batzuen arabera, kamioneta gidariak bi pistola faltsu zeramatzan. Manhattango West eta Chamber kaleek bat egiten duten lekuan izan zen gertaera,hiriaren bihotzean; Torre Bikiak zeuden lekutik oso gertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.