Bederatzi pertsona hil dituzte Bogotan, bonba-auto batekin

Polizia eskola batean zartarazi dute lehergailua. Uste dute atentatuaren egilea leherketan hil dela
Ikerlariak, lanean, atzo, atentatua gertatu ostean.
Ikerlariak, lanean, atzo, atentatua gertatu ostean. MAURICIO DUEÑAS CASTAÑEDA / EFE

Berria -

2019ko urtarrilak 18
BOGOTA. Bonba-auto bat lehertu zuten atzo Bogotako Francisco de Paula Santander polizia eskolan. Kolonbiako Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez, gutxienez bederatzi pertsona hil zituzten, eta 54 zauritu. Nestor Humberto Martinez fiskal nagusiak esan zuen atentatuaren egilea leherketan bertan hil zela. Fiskalak esan zuenez, 09:30ean sartu zen ustezko erasotzailea polizia eskolan, kamioi gris batekin. Ikerketen arabera, eztanda egin zuen kamioiak 80 kilo lehergai zeraman. Edizio hau ixtean, inork ez zuen atentatua bere gain hartua, eta agintariek ere ez zioten inori leporatu egiletza.

Ivan Duque herrialdeko presidenteak bertan behera utzi zuen Quibdo hirian egiten ari ziren segurtasun kontseilua, eta Bogotara itzuli zen. «Kolonbiar guztiok gaitzesten dugu terrorismoa, eta batuta gaude hari aurre egiteko. Kolonbia penatuta dago indarkeria horrengatik, baina ez da haren aurrean makurtuko», adierazi zuen Duquek. Gaineratu du «ziurtasunez» jokatuko dutela. NBEk ere gaitzetsi zuen atentatua. Maria Fernanda Espinosa Batzar Orokorreko presidenteak adierazi zuen «lazgarria» dela jazoera.

Gobernuak eta FARCek bake prozesua egin zutenetik, ELNk, paramilitarrek eta narkotrafikoarekin lotutako taldeek egin dituzte atentatuak. Bogotan azkenekoz 2017an egin zuten atentatu bat lehergailuekin; hiru pertsona hil zituzten saltoki gune batean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna