Aiatolaren aliatuak dira nagusi bozetan, lehen emaitzen arabera

Irango agintariek jakinarazi dute gaur emango dituztela legebiltzarrerako hauteskundeen emaitza guztiak

2020ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
TEHERAN. Iranen herenegun egin zituzten legebiltzarrerako hauteskundeak, eta, atzo kaleraturiko lehen emaitzen arabera, Ali Khamenei aiatolaren aliatuek lortuko dute ordezkaritza handiena.

Joera hori beteko balitz, kontserbadoreek aurrea hartuko diote Hassan Rohani herrialdeko presidentea buru duen sektore erreformistari. Teheran hiriburuan, esaterako, 290 eserlekuetako 30 daude jokoan, eta, atzoko datuen arabera, kontserbadoreek horien gehienak eskuratuko dituzte. Herrialdea jasaten ari den krisi ekonomikoak eta Ameriketako Estatu Batuekiko tentsioek eragina izan dute boto emaileen iritzi aldaketan —duela lau urte erreformistak aise gailendu ziren—.

Irango agintariek gaur jakinaraziko dituzte emaitza ofizial guztiak; atzoko joeraren arabera, kontserbadoreak eta beren aliatuak 241 eserlekura iritsi litezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.